XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa
Testuingurua
133. artikulua.Zigorra edo administrazio-zehapena jaso duten egitateei ezin zaie beste zehapenik jarri, sujetua, gertakaria eta funtsa zigortu edo zehatutako berberak direla ikusten bada.
II. kapitulua.1. Zehatzeko ahalaz baliatzeko, lege edo erregelamendu bidez ezarritako prozedura behar da.
2. Zehatzeko ahalaz baliatzeko prozeduretan argi bereizi behar da zein den instrukzioko aldia eta zein zehatzekoa.
Organo ezberdinak arduratuko dira bi aldi horietaz.
3. Ezin da inola ere zehapenik ezarri, horretarako behar den prozedura izapidetu ez bada.
135. artikulua.
Zehatzeko prozeduretan ondorengo eskubideok bermatuko zaizkio ustezko erantzuleari:
Leporatzen zaiona zer den, hori nolako arau-haustea den eta ezar dakizkiokeen zehapenak zein diren esanez jakinarazpena jasotzeko eskubidea; bai